martes, 17 de mayo de 2011

Gaurko eguna nahiko misteriotsua izan da...

Goizean kontatu digute gure osaba-izeben terrenotan zegoen bañera lapurtu dutela ijitoek... eta gu ohikoa den bezela larritu egin gara, zeren gure terrenoak hortik baitaude.
Etxean bazkaldu ondoren gure terrenotara joan gara, sekulako eguraldia zegoen eta eguna aprobetxatuz txakurrak atera, oiloei jana ematea.... egin dugu.
Dena gobernatu ondoren, kafetxo bat hartzen hari ginela.... furgoneta misteriotsu bat pasa da... eta amak zihoenez juxtu piñuteiko aldapan zegoela motorra itxaldurik...
Eta pentsatu dugu:
-Buuuuuuuuuu gaur gauean hemen dittugu bixitan.....

Horrela utzi dugu kontua, etxera joan gara eta ondoren Zarauzko gazte baten hiletan izan gara. Nire anaiaren gelan ibilatakoa baitzen.
Etxeruntz gindoazela, izebaren deia izan du amak. Eta berak zihoenez, opel sintra bat izan dela gure terrenoen aldean...
Eta gure erreakzioa, bertara joatea izan da. Ni motorrean joan naiz eta ama nire osabarekin... (afaria eta guzti eraman du bertan gaua pasa dezagun).
Ezta pasa ezer, eztugu izan lapurretarik baino izan laike prestatzen joan izana ijito txoro haiek...(gauzak begiratu eta lapurreta azkar bat egiteko). Osabak eskopeta eta guzti kargatu digu por si las moskas.... urreratu ezkero piummmmmmm piummmmmm perdigoia tiratzeko!!!

Osaba joan egin da eta biok bakarrik geratu gara. Kanpoan genituen gauzak, barrura sartu eta  txakurrak txokotik atera ditugu. Elur kamio atzekalderi lotu dugu, Mik baratzaren atean eta Xol eta gure Argi txokoan utzi ditugu. Haiek zainduko dutelakoan....

Ilargi betea da.... han goian dena ikusten da, ilargi betea denean.... egun aproposa lapurretarako...

Afaltzen hasi baino lehen hizketan jardun gara, osaba izeben terrenotan eginiko lapurretaz;
Lapurtzen hari zirela gure osoba-izeben aldameneko lehengusuak ikusi zuen jendea beraien terrenotan (gaueko 23tan) eta gure osoba-izebarena joan zen abixua pasatzera. Gizon honek neska bat furgoian eta bi mutil gazte belar tartean ixkutatua ikusi zituen...

Txakurrak zintzoak dira baina okerrena da, txakurrek mamuei ere zaunka egiten dietela...eta zaunka ugarien ondorioz.... pixkat arduratuta geunden....... baino bueno...
Afaltzen hasi gara eta ama kakalarri jartzen hasi da (nabari zitzaion nerbiosismo pixkat.... eta hori gero niri trasmititu dit). Eta azkenean martxa egitea erabaki dugu. Eskopeta deskargatu eta osabaren etxean utzi dugu. Eta motorrean martxa egin dugu, kasko bakarra genuen baino bizikletako kaskoa jantzi eta martxa egin dugu.(badakigu arrixkutxua dela kasko xixtrin horrekin joatea baino momentu horretan hortik alde egin behar genuen)

Egia esan etzuen pena merezi gu hor kakalarri egotea, ez lorik egiteko eta gau osoa kakalarri pasatzeko... lapur dezetela nahi dutena... komo mutxo, balio haundikoena, desguasadora lapurtuko baitute.
Guk gaurko gaua geure etxean, geure ohean lasai lasai!!!!

Biharko eguna beste bat izango da eta goizean goizo jeiki eta bertara joango naiz ea zer egin duten edo ez diren pasa ikustera!!nork daki!!!

Ondo lo egin