lunes, 10 de octubre de 2011

Arbizu-Artikutza 2011.10.09

Eguraldi txarra... aze amorrua, aste osoa ona egin eta gero...
Goizean geratuta geunden Artikutzara joateko baina, euri zaparrada ari zuenez erabaki dugu Arbizura joatea, bertan txistor eguna baitzen.
(Arbizu ez dakizuenontzat, Aralar eta Andia mendien artean, Sakanako eskualdearen zabalgune batean kokaturik dago.
Nafarroako herrixka kurioso bat da, bere sotiltasunean ikusgarri, lorez apaindutako etxe ederrez eraikia eta euskarari bultzada ikaragarri ematen dion Nafarroako herrixka gutxienetako bat.)
Iritsi ginenean jada dantzaldiak, trikitilariak... amaiturik zeuden, baina hala ere giroa ona zebilen. Feriako postuak oraindik jasotzeko zeuden, beraz lehenik postuei begirada bat eman genion.
Ondoren egunak zihoen bezala, txistorra pintxoak jatera joan ginen herriko tabernara. Jendea jada kankartuta zebilen, jan baino gehiago edan eta edan zebiltzan eta... Gu ordea zintzo zintzo zeren kotxea hartu beharra genuen.
Eguraldia ere azkenerako portatu zitzaigun, ateri eta gainera eguzkia.
Pintxo poteoa egin ondoren, jada bazkaldu beharrik ez genuen, beraz bueltatzea erabaki genuen. Baina ez etxera, Artikutzara baizik.

Arratsaldeko 16:30-ak ziren eta mendi buelta egitea erabaki genuen.
Artikutzara iritsi eta internetetik jaitsitako ruta egin genuen. (http://www.rutasporgipuzkoa.com/rutasgipuzkoa/artikutza-bianditz.html)

Ruta oso erraza eta gainera oso polita zen. Ez zebilen pertsonarik gure rutatik eta esan beharra daukat, aspaldian ez  nuela horrenbesteko isiltasunik izan, ikaragarria benetan.














Perretxiko pila bat ikusi genituen, denak txarrak, baina goizean goiz joan bagina, onddo pilo bat aurkitu genituen.