jueves, 15 de diciembre de 2011

Merkatu nabideñuak!!!


Onartzen dut Gabonak ez direla nire festik gogokoenak, buruauste asko baiteralako... opariak erosi, bazkariak, afariak eta hilabetea amaitu ondoren 3 kilo gehiago.
Baina bai gustoko dudala, egun hauek emozionatzen duten umetxoak ikustea. Ze ilusioekin ospatzen duten eguna. Olentzero egunaren  bezperan, ardo pixkat, turroi pixkat eta ogia usten dizkiote horien ordez opariak ekar ditzan.


Kuriosidadez, begira ibili naiz, gabonak kanpoan nola ospatzen dituzten. Batzuek ohituraz indioilarra afaltzen dute gabon gauean, beste herrietan merkatu nabideiño ikaragarriak organizatzen dira eta etab.
Niri merkatuak zoratu egiten naute. Gustora joango nintzake, aukera izango banu.

Adibidez Alemanian.
Asko irakurri dut Alemaniako gabonetaz; merkatuak, argiekin apainduriko plazak, papanoel...
Esan beharra daukat, gustoko ditudala merkatuak. Baina erosketak egiteaz soilik ez dut pentsatzen, baizik bertako giroaren artean galdu, hotza, gabon-kantak entzun(nahiz eta zipitzik ez ulertu; alemanez kantatuko baitdute), txokolate beroa eta gozokiekin gozatuz.
¿bazenekien gabonetako azoka txikien jatorria Alemaniatik daotorrela   xiv. mendean ?.
1434. urtean Alemanaiko hiri ñimiño batetik dator, Dresde-tik hain zuzen.
Onartzen dut Alemaniko azoka txikiak bisitatzeko zortea ez dudala izan, baina haien artean Berlinera joatea gustatuko litzaidake.

lunes, 12 de diciembre de 2011

2011.10.25 Yesako terma naturaletan


Yesa urtegiko ur termal naturaletan izan ginen duela hilabete batzuk. Egun ezin hobea zen bertara joateko, eguraldi ikaragarria baitzegoen.
Zarauztik ordu eta erdira dago. Eta ikus dezakezuenez jendetza zebilen.
Urriak 25 Euskal Herriaren jai eguna, eta Nafarroan ez zenez egun hori jai eguntzat, pentsatze genuen inor ez zela ibiliko eta begira....

Baina hala ere ederki pasa genuen. Ur bero-bero haietan ximur-ximur egin arte egon eta aldi berean lokatzezko putzu batean gorputz guzia lokaztu genuen.(bo ni lokaztu nintzen, gure printzipitoa etzuen nahi zkindu eta).

Paraje oso ederrak ikus dezakezuenez.

sábado, 10 de diciembre de 2011

Urtarrilak 25-26-27-28 -- Potosi

Iritsi ginen Potosira azkenean... uf.... gaua nahiko moitua izan zan! autobusak supuestamente, berogailua zuela esaten zuten baño gezurra galanta.... hotza pasa genun de dio..... eta pa kolmo autobuseruak paradak itte zitun jendia hartzeko eta jendia altzata jun ber zun, ez baitzeon tokik...eta jende gaxuak, zeon karretera txarrrakin alde batea eta bestea zebiltzan. Amaia nahiko erreta zeon, bera zegoen pasillo aldeko exerlekun eta bultzaka zebiltzan. Hori guztia lotuta ez lo, ez deskantsau, ez ezer.
Paradan geundela, taxistak urreatzen zitzaizkigun eramango zigutela esanaz... kaka emanaz... ta halako baten bati baetz esan genion.
Iritsi ginen Plaza de armas-ea ( Peru eta Boliviako herri guztietako plaza zentralak izen hori zuten), eta bertan exeri ginen, lasai... baño ezin paken eon. Gizon bat etorri zitzaigun propaganda eginez... minerua zala, berak eramango zigula mina eder batea... patatin patatan... nei konbentzitu zian (egia esan ezta zalla nei konbentzitzia, erraz konbentzitzekua naiz eta) baño Amaiai ez. Eta hortxe batak bestiakin kontra inez in ibili ginan, eta azkenen joatea erabaki genuen. Gosaitan diskusiyua izan genun...
Deskargatu ginan genezkan aurreko egunetako kumuluak eta hortxe jun ginan indarberrituta Minara.
Potosi, Bolivian dagoen MINA gehien dituen herrria da. Bertan urak kriston kutxadura du (polvora pillabat erabiltze dituztelako irriyuen aldamentan...) eta jendeak ura botillakua eroste zun.
Propaganda egin zigun gizonana joan ginen eta rutara gu bakarrik ez gindoazen, beste 2 ingles, americano bat eta beste bi laguntzalekin. 2 inglesekin ez genun hitzeiten baña americano eta laguntzaleekin bai, erderaz baitzekiten. Lehenik txarla bat bota zigun, kontatuz minako asuntoa... ondoren bertara sartzeko kaskua bere argiakin, jantziak eta katiuskak eman zizkigun.(baño bazpane maskarillik ez... pañelua jartzeko ta lixto!kapullos). Dinamita eta pita erosi genitun, bertako mineruei oroigarri. Ondoren koka hostoak erosi genitun, ondo etorriko zitzaizkugalakon alturagatik, toki itsi batera joatean aldaketa haundia zelako. Hortako ere esplikazioa eman zigun, koka hostoak murtxikatu eta ahoan bolatxo bat eginez, bertan mantendu behar zela. (Argazkian ikus dezakezuen bezela)





"Fabrika" batean izan ginen, mineraletatik zilarra nola ateratzen zuten esplikatu eta erakutsi ziguten. Bertako langileek guk erositako koka hostoaen eske zebiltzan. Gure giak kriston aurpegiyakin grupoko bati poltsa kendu eta langileei eman zien poltsaka osoa. (orduan konturatu ginen zergatik erosi genituen koka hosto poltsak)

 Mineta sartu ginen. Polboraren kiratx izugarria zegoen bertan, eta hori ebitatzeko berez maskarila batzuk eman beharko zizkiguten baino eskusatxo bat jarri eta horrekin soluzionau ziguten. Beraz gure zapiekin tapatu behar. ( eta geo hor ikusi genituen beste grupo baten danak maskarillakin...)

Minan barrena, gero eta barrurago geroz eta bero haundiago zegoen. Gure giak minan esplikazio batzuk ematen zebilen eta aldi berean korrika ibili behar genuen, zeren mineroak bere karro kargatuekin zetoztin eta beraien bidetik kendu behar genuen.

Bitxikerietako bat, langileak Minara sartzen ziren bakoitzean, Santuari koka hostoak bota edo zigarro bat piztu edo alkohol pixkat isuri behar zitzaion minan zorte ona izan dezaten.
Baita ere beraien minako lanaldia koka hostoa murtxikatu eta bola egindakon hasten zela zihoen. Eta murtxikatutako bolak zaporea galtzen zutenean amaitzen zen beraien lanaldia. Bitxia ezta?

Bisita amaitu ondoren Potosi herriari bueltatxoa ematea erabaki genuen eta aldi berean lo iteko tokiren bat bilatu. Bertako merkatu batean ibili ginen eta mate belarra aurkitu genuen. Izurgarrizko monoa sartu zitzaigun eta belarrak erosi eta matea aurkitzeari ekin genion. Hori ere bilatu genuen eta azkenik termoa falta zitzaigun. Jendeari galdezka ibili ginen eta segituan bilatu genuen. Dendan ura berotzeko tramankulu bat ere erosi eta konpleto geundenez, lo iteko toki baten bila hasi ginen. Ez ginen asko saiatu, Boliviako gida liburuan begiratu eta bat aukeratu genuen.
Instalatu bezain pronto matea preparatzen hasi ginen. Ze ona zegoen..... dena zoragarri joan zen gaua iritsi zen arte. Amaia tripetatik gaizki jarri zen, retortijoiak zituen. Orduak pasa ahala geroz eta okerrago zegoen. Ni oso arduraturik, ez nekien zer egin. Bere amari deika, seguruari deika, rezepziokoari laguntza eske... Azkenean bertako anbulatorio publikora joan ginen, taxi bat hartuta.
Anbulategia ez zen oso higienikoa, tratua ere ez zen bate ona izan. Amaiak mediku kontuaz ulertzen zuen eta berari ukitu baino lehen dena esterilizauta erakusteko esan zien, bai jiringilak baita eskularruak ere. Dena garbi ikusi arte ez zien utzi berari ukitzen.(txapo Amaia!).

 URTARRILAK 26

Goizeko 5 etan atera ginen bertatik. Hostalera joan eta lo pixkat egin genuen. 10ak aldera gosaltzera jaitsi ginen. Betikoa zegoen; ditxososko te de koka  (nazka hartu nion, hainbeste edaten genuen alturarentzako ona zelakoan...) eta tostadak mermelada eta mantekilarekin.
Eguna hostalean bertan pasa zuen Amaiak, nik bueltxoa egin nuen potositik zirrikituak miatzen. Hostalera bueltatu nintzenean nahiko ondo zegoen baino gaua iritsi ahala okertzen zihoan eta badaezpada maletak prepatzen hasi nintzen. Zeren seguruakin hizketan jardun nintzen eta La Paz-en omen zeon seguruak kubritze zigun Ambulategi pribatua (La paz-ea 8orduko bidaia genuen). Kejatu eta kejatu ibili ginen, harano ezin genuela joan ez baitzegoen autobusik urrengo egunerarte. Eta konturatu ginen Potosi-n ere bazegoela pribatu bat, komentatu geneun segurokoarekin eta hara joateko esan zigun.
Hura bai zela Anbulategia a toda regla!!Nik uste gaixoaldi guzia pasa ta dana egin zitzaiola.

Emakume bat goizero etortze zan garbitzea, trapu bat eskoban bilduta, fregona bat izango bazen bezela... eta azkenengo egunen esan genion ea etzeukaten euskadiko fregonan tankerakorik, eta berak etzuela ezagutzen zihoen. Parre pixkat egin genuen 3on artean... Potosi-ra etorri eta patentau ingo genula genion alkarri...
Aldamenean emakume bat zegoen ingresauta, edade dexentea zuen eta trankazon bat arrapatu zuenez, bertan zegoen hospitalizaturik. Bere alaba batekin egon nintzen hizketan, oso oso jatorra. Bere historiok kontatzen ibili zen. Eta halako batean bere aizpa etorri zen. Españiatik zetorrela zihoen, eta kriston mal de alturakin zegon gaixua... aizpa ere oso jatorra zen. Beraien etxera ere gonbidatu ziguten baño guk gure ruta jarraitu behar genuen eta agurtu egin behar ginen.

Bertan bi gau egin genituen, oso ondo atendituta.
                                                                                                      zebra bidea
Manifestazioan batean, kokoa hostoak botatzen zituzten
beraiek pizturik su bati.

URTARRILAK 27
Gaurko eguna ere bertan pasa behar genuela esan ziguten, obserbaziyon. Eta analisi guzien emaitzak eman zizkiguten: salmonela zela zioten.... 

URTARRILAK 28 

Hospitaletik irten eta Amaiak esan zuen gure ruta jarraitu behar genuela. Nik ordea, beste gau bat pasako genuela esaten nion berak deskatsa dezan... baño bueno azkenean berari kasu egin eta autobus zerbitzuak zeuden tokira jun eta tiketa hartu genuen Uyunira.
Kasualidadea, autobusak zeuden tokian feri bat zegoen. Geltoki aurrean zeuden postu batzuk soilik ikusi genituen, baño nahiko izan zen...  nik enun belakon eosiko bertako arkume bat... bide erdian zeuden akatuta, oraindik larrutu gabe eta elbiz josita...
4h bidaia genuen aurretik...
Etxando pipas pasa ziren ordutak... Iritsi ginen eta lehenengo gauza hihostel en bat biltzea izan zen. Motxilakin zijoaztin tipo batzui segitu genien eta hi hostel bateraino eraman ziguten. Baina zoritxarrez dena beteta zegoen. Hostalekoak beste hostel batera bidali zituen tipoak eta  hostalan izena entzun genuenez gu ere haruntz joan ginen.
WARA-WARA izena zuen hostalak eta tokia zuen. Atiko moduko  logela batean instalatu eta kalera joan ginen, Uyuniko 4X4ko ruta hartu behar baitgenuan.
Quechua izeneko gia batekin hartu genuen urrengo eguneko 3 eguneko ruta. Negoziazio latza izan zan... Uyuniko Salina zeharkatu nahi genuen... eta berak zihoen ez zela tenporada onena hau egiteko baño ahal bazen egingo genuela zihoen.

Konpañia honekin hartu genuen ruta (http://quechuaconnection4wd.com/index.html)


lunes, 10 de octubre de 2011

Arbizu-Artikutza 2011.10.09

Eguraldi txarra... aze amorrua, aste osoa ona egin eta gero...
Goizean geratuta geunden Artikutzara joateko baina, euri zaparrada ari zuenez erabaki dugu Arbizura joatea, bertan txistor eguna baitzen.
(Arbizu ez dakizuenontzat, Aralar eta Andia mendien artean, Sakanako eskualdearen zabalgune batean kokaturik dago.
Nafarroako herrixka kurioso bat da, bere sotiltasunean ikusgarri, lorez apaindutako etxe ederrez eraikia eta euskarari bultzada ikaragarri ematen dion Nafarroako herrixka gutxienetako bat.)
Iritsi ginenean jada dantzaldiak, trikitilariak... amaiturik zeuden, baina hala ere giroa ona zebilen. Feriako postuak oraindik jasotzeko zeuden, beraz lehenik postuei begirada bat eman genion.
Ondoren egunak zihoen bezala, txistorra pintxoak jatera joan ginen herriko tabernara. Jendea jada kankartuta zebilen, jan baino gehiago edan eta edan zebiltzan eta... Gu ordea zintzo zintzo zeren kotxea hartu beharra genuen.
Eguraldia ere azkenerako portatu zitzaigun, ateri eta gainera eguzkia.
Pintxo poteoa egin ondoren, jada bazkaldu beharrik ez genuen, beraz bueltatzea erabaki genuen. Baina ez etxera, Artikutzara baizik.

Arratsaldeko 16:30-ak ziren eta mendi buelta egitea erabaki genuen.
Artikutzara iritsi eta internetetik jaitsitako ruta egin genuen. (http://www.rutasporgipuzkoa.com/rutasgipuzkoa/artikutza-bianditz.html)

Ruta oso erraza eta gainera oso polita zen. Ez zebilen pertsonarik gure rutatik eta esan beharra daukat, aspaldian ez  nuela horrenbesteko isiltasunik izan, ikaragarria benetan.














Perretxiko pila bat ikusi genituen, denak txarrak, baina goizean goiz joan bagina, onddo pilo bat aurkitu genituen.

jueves, 29 de septiembre de 2011

Onddo bila!! 2011.09.29

Gaur, irailak 29 egunak oso eguzkitxu hasi du, uda giroan geundela zirudien.
Aurreko egunak bezelaxe, mendira jotea erabaki dugu ama eta nik.
Gure "jobbi"-etako bat perritxikuta joatea da eta gaur eguraldi ezin hobea egiten zuen horretarako. Baina esan beharra dago, ez garela edozein perrietxiku bila joaten.... gu onddo-en bila joaten gara. Eta aurkitze baditeu gibelurdinak horiek ere pakasa!!

Eta holaxe.... argazkietan ikus dezakezue, ze ederrak diren onddoak!! Eta ze toki misteriotxutan atera leizken... Ez pentsatu erraz bilatzen direnik... agian belar artean egoten dira kamuflauta...

Baina ezta hori onena izan...hoberana etxea iritsi eta afaltzeko egin dugun manjarra izan da:
- Ondoak plantxan baratxuriarekin, tomate txerriak eta tipula (karamelizatua eta binagre modenarekin)



Urtarrilak 24 -- La Paz

Dia de compras!! Kalean gora kalean behera ibili ginen konpra batzik egiten.
Egun kuriosoa izan zen, herrialde diferentetako jendearen artean ibili baitginen.


"Sorginen" feria bat topatu genuen bidean, eta jendeak erositako bitxiak erritual bat egiten zien urte hontan suertea, dirua eta osasuna izan dezan.
Nik ere bitxi bat erosi nuen eta emakume bati eskatu nion erriatual bat egiteko. Errituala, lehenik nire bitxiai alkohola bota zion, hitz xelebre batzuk esate zitun eta geo ardua eo kolore gorriko likido bat bota zion, ondoren lore koloretxuen petaloak bota zizkion, hori guztia egiten hari zela errezuan edo.... hari zen...
Ferian barrena gindoazela elizan aldamenetik pasa ginen eta bertan apaiz edo fraile batzuk ur bedeinkatua danon artera botatzen hari zen... jendiak errituala egiteko esan beharrean bertara joaten zen eta beraien bitxia buru gainen jartze zuten bedeinka dezaten beraien bitxiak.

 Bitxiak gora bitxiak bera... bitxi horiek  figurita batzuk zian aldamenean diruz joasiak, zorte honeko arritxoekin... figurak izate zian, igelak, dirua takuak, etxe haundik, kotxea, gizontxoak, karro bat etxeako konprakin... tamaina guztitakoak zeuden. Horien esanahia, pertsonako objetu bat eroste zuten, depende ze erosi, alegia, etxe haundi eta polit bat erosi ezkeo eta erritual egin ezkero urte hontan etxetxo lortzeko zortea hemango lizuke...(egia edo gezurra... norberaren sinismena dao hemen!!)
Ondoren kalez-kale ibili ginen, regateo regateo regateo eginaz..... azkeneako nazka-nazka eginarte...
Azkenik gure La paz-eko bixita amaituta Potosi-rako autobusa hartu genuen, gaueko 20.30tan.



miércoles, 28 de septiembre de 2011

Urtarrilak 23 -- Puno - La Paz (Bolivia)

Goizeko 5etan iritsi ginen Punoko autobus terminalera..... eta 8.30ak arte gizona etorri zai egon behar genuen, gizon horrekin joan behar baitgenuen Uros eko irleta. 
Motxilak gañean (jesukixton pixuakin...)aulki inkomodo batzutan nola edo hala egon behar... gosaldu genuen zeoze eta denbora geneukanez aprobetxatu genuen familiyai eta nola ez mutillai deitzeko...
Halako batean iritsi zen gizona.

Uros irleta joateko, lehenik barku txiki bat hartu genuen. Irlan, bertako emakumeek ongi etorria egin ziguten, dantza raro bat eginaz eta kantatuaz...(teatro cerdo baño ondo zeon...)
Esplikatu ziguten nola bizi zian, zelako bizimodua zeramaten, nola mantentzen ziituzten irla artifizial horiek blotatzen.... txarla interesgarria izan zan.... 



(argazkian ikusten dezutenez ahoan dudan bambu tankerako hori jatekoa zen, txuriaren aldea soilik, bestea irla artifiziala flotatzen mantentzeko materiala zen)

Ondoren emakumek gonbidau ziguten beraien arropak jaztera. Nola ez, Amaia eta ni jantzi egin ginen.
A ze parreak... barkuan geunden jende guztietatik geu bakarrik jantzi ginen.


Ondoren beraien Totoran ibili ginen eta beste irla batera eraman ziguten, zoritxarrez euriak arrapatu zigun eta ez genuen disfrutatu behar zen bezela.
Azkenik tourra bukatutakon terminalera eraman gintuzten zeren 14.30tan La Paz ea joateko autobusa geneukan.

Bidean gindoazela Frontera iritsi eta autobusetik atera behar izan genuen, sellatzeko pasaporteak...banan banan pasa behar izan genuen, registro ta guzti. Eta pa kolmo frontera oinez pasa behar izan genuen... 
Ondoren copacabana iritsitakon beste autobus bat hartu genuen baina montatu bezain pronto extretxo bat pasa behar izn genun barkoz.... autobusa ere barkun xar xar baten... kurixoa.

Gaueko 22.30tan iritsi ginen La paz-ea. Hiri honi buruz gauz gutxi genekien baina hotel baten izena bagenuenez.... haruntza joan ginen taxis bat hartuaz.(sagarnaga hotel)
Beste hostalik begiratzeko denborarik ez genuenez, bertan hartu genuen lo egiteko tokia.

viernes, 23 de septiembre de 2011

Urtarrilak 22-- Quillabamba-Cuzco-Puno

Goizeko 7ak, gosaldu eta martxa itteko ordua zen. Autobus geltokira joan eta autobus puñeterua etzan abiatu 9ak arte....(autobusekuak zai zeuden autobus osoa betetzeko.... zerriyak...) pentsatze hutsak ze ibilbide geneukan ta gaña beandu.... ostiatuko nitun!!!
Abiatu ginan halako batian..... baño....  paradak ein eta ein hasi ginan.... ta pa kolmo fruta saltzailek, bokaillo saltzailek, txoklo egosia gaztakin saltzen zuten umeak eta nola ez txitxmora edaria saltzen zutenak (plastikozko poltxa batean saltze zituzten ondoren pajita batekin ahutsi poltsa eta bertatik edateko puf.....) sartze zian autobus barrua orruka... TXITXAMORAAAAA, TXOKLOOOOOO ..... janarien usai nahasketekin autobusak kixton kiratsa zekan.....

Parada batian, gidariak, geldiune haundi bat egin zuen bazkaltzeko.... haundixamarra gauz oneako... Amaiak ziarrotxo bat erreatzea jaitsi zan ta ni normala dan bezela beakin jaitsi nitzan... baña... bapaten moxkito pilla etorri zitzaizkigun gañea... hemengoen tankerakok zianez (fruta usteltzen danen etortzen diren moxkito txiki hoien tankerakok zian) ez genien kaso haundik egin... Ondoren konturatu ginan kartel jartzezula, bidia itxita zeola lur jauziak zeudelako... bueno pentsatu genun kartel hori aspalditik zeola ta... halaxe izan zan... eskerrak.

 
Azkenen, ordubete eta gero, gidariak abixua pasa zun danak autobusera sartzeko.  Orduntxe hasi zian komerik....  hanka guzia pikaduraz betea nuen.... kixton azkuria.... mekazuen... sufritu inber...

Halako batian Cuzcoa allatu ginen. Bertan lehenengo gauza, hostalea jun eta arropak hartzea izan zen. Ondoren Punora joateko autobusa lortu genuen agentzi batean, baina autobusarekin batera lago Titikakan dauden Uros-eko irleta joateko ruta hartu genuen.
Dena lotuta genuela, autobusean sartu baino lehen afaltzera joan ginen, Aldea GENEPAY restaurantera. Toki oso elegantia zen, dekorazioa aurrentzako prestaturik zegoen, afaltzeko orduan pailazoz jantzitako gizon batek atenditu zigun.  Konturatu ginen bertan zeuden bezeroak txapel kurioxok jantzita zituztela, restaurantekoek utzitakok zian, eta nola ez gure gutxio ez ginan izango.... beraz txapel kurioxo bana jantzi genuen.  Afaltzeko,  perritxikoen rissotoa eta pizza jan genuen.... Aspaldian ezbaitgenuen ondo jan.... kapritxo pixkat behar genuen. Gainera, afaria ordaindutakoan, konturatu ginen diru hori bertako umezurtzentzako zela, oraindik eta poz gehiago hartu genuen haientzako zijoalako.

Afaldu ondoren, agentziko neska etorri zitzaigun bila autobus geltokira eramateko. Oso jatorrak!