lunes, 11 de junio de 2012

Urtarrilak 29, Ruta 4x4 Salar de Uyuni lehenengo eguna

Urtarrilak 29

Uyuniko ruta hasi genuen. Goizeko 10.30etarako agentzian egon behar genuen, motxilak bertan utzi eta 4x4 tan bidaia hasteko. 2 koreano sartu ziren todoterrenoan eta "josek", gure konduktoreak, 2 espainiar jaso behar genituela 4x4a betetzeko esan zigun. Beraien bila abiatu ginen eta ikusi bezain pronto "Andaluzak izangoya seguru...." esan genuen. Kotxera sartu ziren 2 motxila ALTUS-ekin, janzkera nahiko borrokiyarekin... Amaia ta ni harrituta hizketan hasi ginen hauek sartu orduko. Galdetu egin genien ea nongoak ziren eta hara non esaten diguten Iruñakoak direla, alajainkoa!
 
Zazpiok ginela bideari ekin genion. Lehenik trenen hilerrira joan ginen. Bertan tren pilo bat zeuden abandonaturik. Harrigarria zen parajea, errailez eta tren zaharrez betea.
Ondoren 4x4an sartu eta bideari jarraitu genion. Todoterrenua eleantia eta gainera erosoa zen.
Herrixka batera joan ginen, non paradatxo bat egin genuen. Gatzez eginiko monumentu mordoxka bat zeuden, horiei begira geratu ziren denak, nik komunera joan nintzen bitartean, tripak ez bainituen oso xantu. Komunera joan eta hara nire sorpresa ikustean zutituta egin behar nituela egin beharrekoak.
 
Geldialdia egin ondoren martxan jarri ginen. Oraingoan Salarra zeharkatzen hasi ginen, baina lehenik paradatxo bat egin genuen, todoterrenoaren berogailua ez estropeatzeko arbusto moduko belar batzuk jarri genizkion.
Ondoren gatzez egindako hotel bat ikusten geratu ginen. Blokez egindako etxe bat zen, iglu tankerakoa baña gatzez egina. Probatu ere egin genuen, gatzezkoa zen ala ez zihurtatzeko.... Etxearen aldamenean estatu guztietako banderak zeuden baina geurea falta zen... esan beharra dago Espainia gogoko ez zuen baten bat pasa zela bertatik, Espainiako bandera hautsita baitzegoen.
4x4ko maleteroa ireki eta bidai gidariak bazkaria eman zigun, ondoren Salarra zeharkatu genuelarik.
 Kriston paisaiak ikusi, espejismoak... Salarrak ispiluaren efektua egiten zuen... LATZA!!



Bidai gidariak esan zigun eguraldiaren arabera zeharkatuko genuela Salarra, erditik edo aldamenetik. Eurite garaietan ezin zen erditik zeharkatu (ausartzen zirenek eta bidea ongi zekitenek izan ezik); dena den, guk erditik igaro nahi genuen, eta azkenean gure guraria bete egin zen.



Izugarrizko kaktusak zeuden leku batean gelditu ginen. irla harek "Isla Inchauasi" izena zuen. Bertatik Salar guztia bistaratzen zen, liluraturik gelditu ginen.
Ondoren lo egin behar genuen tokirantz abiatu ginen. Gatzez egindako hotel batera iritsi ginen, eguraldi kaxkarra zegoenez etxe barruan geratu behar izan genuen. Lehenik merienda eman ziguten, bitartean kartetan ibili ginen. Hasieran txintxonean ibili ginen eta koreanoei irakatsiz barre pilo bat egin genuen.  Ondoren koreanoek karta joko bat irakatsi ziguten..... Puf hori okerragoa izan zen....
Eguna iluntzen ari zen, izarrak hemen baino mila bider diz-diz egiten zuten... Puf oso ederra zen! Ederto afaldu ondoren (nik nahiko garbi jan behar izan nuen tripak oraindik kili kolo bainituen).

Bidean lagundu ziguten lagunekin ingelesez hitz egiten egon ginen (nola edo hala moldatzen ginen Koreakoekin hitz egiteko), gaztelaniaz eta EUSKARAZ noxki! Gure lagunen izenak hauxek ziren:  Maria eta Dani (iruñakoak), Sara eta Yuni (koreakoak). Koreakoek beraien herrialdeen arteko gatazkak kontatu zizkiguten. 

Istorioak gorabehera azkenerako gaueko ordu txikiak iritsi zitzaizkigun eta ohera joan ginen. Koreako Yunik gauero idatziak egiten zituen (idazlea baitzen), baina bere hizkuntzan idazten zuen... harrituta gelditu ginen letra xelebre horiekin...
Faboretxo bat eskatu genion, gure izenak korearrez idazteko.



martes, 27 de marzo de 2012

Santoñako Buciero mendian, "faro del caballo" eta "faro del pescador"-en

Udaberria iritsi da!!! Eta gainera ordu aldaketarekin egunak luzatuz doaz, aze poza!!!!
Astebukaera ikaragarria egin digu eta berdan bezala aprobetxau deu irteeratxo bat egiñez.
Irteera tokia aspalditik joan nahi nuen toki bat zen. Ezagun baten blogean irakurri nuen berak egin zuen ibilbidea esplikatuz eta argazkiak ipiniz. (baba dayola jarri nitzan tokia ikusitakoan...)



Santoña herrian dago kokaturik. Faro ikusgarri horrek "el faro del caballo" izena du eta tokira iristeko, Santoñako malekoitik hasita aldameneko mendi barnera igoaz (Buciero mendia) eta bideari jarraituz lortuko duzu bertara iristea.
Beti bezela gure buruaustek izan diteu bertara iristeko... paperak esku artean genituen baño grazik batenbat hortik zebilela eta berak lagundu zigun tokira iristeko bidea. Ibilbide hasieran 700 eskilara jaitsi behar genituela zioen kartel batek, pentsatu genun kontatzen hastia baña... beraka gindoazela jada nekatzen hari ginen eskilarek zeukaten inklinazio ikaragarriarengatik, beraz 700 eskilara zeudela sinistu behar. Sinesteziña zen eskilarak jaisten eta nekauta? eta igotzean.... puf hau izerdia bota genuna!!!! Bera jaitsitakoan egonaldi politta egin dugu eguzki izpiak eta itsasoko brisa aprobetxatuz, eta baita ere patata poltsa janez.
Parajeaz disfrutatu ondoren igotzea erabaki genun, jaitsiera baino eramangarriago egin zitzaigun igoera, arritzeakoa da baina hala da. Goikaldean dagoen miradorean bazkaldu genun, goizean prestaturiko txoixo eta jamondeyork bokatak.




                                               Ikusgarria eskilarek duten inklinazioa!!            


Egonaldi luzea egin ondoren, beste ibilbidean zegoen bigarren farora joan ginen, "faro del pescador" izenekoa. Hau zen egiazko faroa, itsasoan dabiltzan itsasontziek ikus dezaten.

Ibilbidea norbaitek jakin nahi badu, ni baño hobeto azalduta du lagun honek beraz bere blogaren helbidea hauxe duzue: http://mikiribar.blogspot.com.es/search/label/Buciero

domingo, 12 de febrero de 2012

Bolivia

La paz en egin zidaten ritual bat, osasuna, dirua eta zoriontasuna izan ditzadan.

miércoles, 25 de enero de 2012

Ezertako denborarik gabe

Istorio pilo bat ditut kontatzeko baño denbora ezean...
Nere bi pitxirrikin uzten zaituztet!!!