jueves, 16 de junio de 2011

Suiza-rako bidaia prestatzen! (2011.06.14)

Urtero bezela, abuztuan oporretara joaten gara. Aurten hainbat buruauste pasa ondoren (ez genekien nora joan eta...) Suiza nazioa errekorritzea erabaki dugu.
Hasiera batean Asia aldera joan nahi genuen, baina bertara joateko gutxienez 15 egun behar genituen eta nire lanean hainbeste egun jarraian ez nituen lortuko, beraz beste destino bat aukeratzea erabaki genuen.(Asia baina gertuago dagoen bat)

SUIZA!! Jada hegaldiak hartu ditugu eta  ruta ere egina daukagu.

Ez da destino oso merkea, baina dituen parajeak ikusteagatik soilik merezi du.

viernes, 10 de junio de 2011

Katalina , Kattin, Mikel eta ni turismo itten (Larrun, Sara eta Zugarramurdi)

Gaur, ekainak 8, turismo pixkat egin dugu Mikel eta Kattinen lengusinari Euskal Herriko mitologia eta tokiak erakutsiz. Lengusina argentinarra da eta hilabete bat pasatzera etorri da hona. Katalina emakume oso alaia eta gainera oso jatorra iruditu zait... Ezdakit zer duten Argentinar guziek, baina katxondeorako onenak dira, parre piloa egin baitugu.(Kontuan izanda bere termoa, matea eta bonbila zeraman. Argentinoak duten kultura edo, esan leike ohituraz edozein lekura beti gainean daramate).
Sylbien kotxea hartu du Mikelek eta gure rutari ekin diogu. La Rhune tren kremalerara iritsi bezain pronto igo gara trenera (sarrera 14€ ko zaplastekoa izan da). Esan beharra dago eguraldia etzela egokiena behelainoa baitzegoen, baino noizbehinka despejatzen zuen eta parajea ederki ikusi dugu.

Katalina liluraturik geratu da, ikaragarri gustatu zaio igoera baina etzaiona gustatu zera izan da, hotzaaaa (hemengo udaberria nahiko beroa zela pentsatzen baitzuen...). Bere herrialdean 30ºC tik gorako tenperaturekin ohituta baitago.

Paraje edarrak ikusi ondoren, Sara- ra joan gara... herri txikitxoa eta politta. Ikaragarri gustatze zaizkit bertako etxe tipikoak ( etxe txikitxoak, zuriak, bere lehio eta ate gorriak eta atarian zituzten eguzki lore eta lizarraren adartxoak sorginenngandik babesteko ). Bertan bazkaldu dugu "Keinu" izeneko tabernan, jateko ez zegoen aukera haundirik eta Axua (zezina piper gorriekin) plater bana jan dugu.


                                                                                    
Gure ruta amaitzeko Zugarramurdi-ra joan gara bertako leizeak eta Sorginen museoa ikustera.
Kobazuloak ikusteko lehenik 3,50€ ordaindu dugu  eta ondoren egin beharreko ruta  azaldu digu. Ibilbidean zehar informazioa kartelak zeuden, historio pixkat jakin dezagun kobazulo horiei buruz. Leize osoo polittak, oso gomendagarria Zugarramurdira urreratzen zeaten danori.


                                                                                                        

Eta azkenik Sorginen museora (4,50€ ziren baina deskontua egin digu lehen leizean egon garelako, beraz 4€ ordaindu dugu azkenean). 3 solairu zituen, lehenengo solairuan sorginei buruzko historikokiko ikuspuntua, bigarren solairuan berriz sorginen ikuspuntutiko historiak eta azkenik planta bajako solairuan orokorrean jendeak zer pentsatzen duenaren historioak.
Azkenerako xixko inda geratu gara eta Katalinak termoa ur beroarekin betetzeko taberna batera joan gara, ondoren mate hartzeko. Argentioen ohiturak... jejeje

lunes, 6 de junio de 2011

Mikel Lizarralde Medium-aren hitzaldia (Orion)

Hitzik gabe utzi nau bere hitzaldiak....

Nire lehenengo aldia zen horrelako hitzaldi batera joaten nintzela...
Lagun batek zihoenez, bere laneko lagun bat bere kontsulteta joaten zen eta gaua asko "asmatzen" zizkion. Honen ondorioz, jakinmina sortu zitzaigun eta liburu bat irakurtzeari eman genion. Liburuaren izena "MUCHAS VIDAS MUCHOS MAESTROS" izenekoa da (egilea: Brian Weiss). Liburuaren laburpen txikitxo bat egingo dizuet,ea gogo pixkat sartzen zaizuen ondoren irakur dezazuten: Psikiatra batek emakume bat tratatzen du hipnosis bidez eta aurretik izandako bizitzen ondorioz dauzkan beldur eta fobiak kentzen dizkio.
Azkenik Orion hitzaldi bat emango zuela jakin eta sarrerak hartzea erabaki genuen. Esan beharra dago niri izugarrizko inpresioa egin zidala bere hitzaldiak, nola sentitzen zuen espirituen hitzak, nola erantzuten zituen jendearen galderak... Ikusgarria.

Ahal izanez gero (zaila baita), lortu itzazue Mikelen hitzaldia entzuteko sarrerak.
Ondorengo informazioa Mikel Lizarralderen web orritik ateratakoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu " http://www.mikellizarralde.es/acerca_de_mi_mikel_lizarralde.html".


"Mikel Lizarralde ezberdina da. Begirada sakona du eta begi bistakotik harago ikusteko gaitasuna. Irribarre abegitsuak lasaitzen du, eta bere ahotsak etxekotzen zaitu. Ezagutu eta berehala sentitzen den lotura batek batu zaitzake.

Betidanik ikusi du besteok ikusten ez dugun hori. Tarot-a eskuetan etorkizuna igartzen saiatuko da. Kartez gain bestelako bideak ere baditu geroa ikusteko.

Ahotsa, energia, eta gure mugimenduak adituko ditu, badaki nor zaren eta badakizki egin nahi dizkiozun galderak. Jakin  nahi duzun hori; eta ezagutzen du nola esan behar dizun esatekoa. Horretarako ikasi du; Kanadan eta Sri Lankan.

Marilyn Rossner
medium ospetsuarekin ikasi zuen; berarekin lan gogorra egin zuen, eta 2.005ean Kanadako Mediumik onena izendatu zuten. 14 urte zituen karten bidez etorkizuna iragartzen hasi zenean, handik urte batzuetara lortu zuen Igarle titulu ofiziala.

Atzerrian ikasitakoak esperientziaren zakura sartu eta konpartitzen ditu. Kanli Txoko Majikoa sortu zuen Donostian. Eremu indartsua da, horretaz, sartu eta berehala jabetuko zara. Hantxe seguruena Mikel Lizarralde aurkituko duzu, kandela eta sandalo usainetan.
Mikelek zentzu guztiak erabat garatuak ditu. Ezer esan gabe  sentitzen ditu minak, beldurrak, pozak eta sentimen oro. Bere jakituria da duen altxorrik preziatuena eta konpartitu egiten du. Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu han eta hemen. Izan ere, jasotakoa eman egin nahi du, eta ahal duen ondoen egiten du. Gozotasuna da beragandik ikusiko duzun lehendabizikoa, berarekin egingo duzun bidaian lagunduko zaituena. Eta bidaia ahantzezina egingo zaizu."