Gaur, ekainak 8, turismo pixkat egin dugu Mikel eta Kattinen lengusinari Euskal Herriko mitologia eta tokiak erakutsiz. Lengusina argentinarra da eta hilabete bat pasatzera etorri da hona. Katalina emakume oso alaia eta gainera oso jatorra iruditu zait... Ezdakit zer duten Argentinar guziek, baina katxondeorako onenak dira, parre piloa egin baitugu.(Kontuan izanda bere termoa, matea eta bonbila zeraman. Argentinoak duten kultura edo, esan leike ohituraz edozein lekura beti gainean daramate).
Sylbien kotxea hartu du Mikelek eta gure rutari ekin diogu. La Rhune tren kremalerara iritsi bezain pronto igo gara trenera (sarrera 14€ ko zaplastekoa izan da). Esan beharra dago eguraldia etzela egokiena behelainoa baitzegoen, baino noizbehinka despejatzen zuen eta parajea ederki ikusi dugu.
Katalina liluraturik geratu da, ikaragarri gustatu zaio igoera baina etzaiona gustatu zera izan da, hotzaaaa (hemengo udaberria nahiko beroa zela pentsatzen baitzuen...). Bere herrialdean 30ºC tik gorako tenperaturekin ohituta baitago.
Paraje edarrak ikusi ondoren, Sara- ra joan gara... herri txikitxoa eta politta. Ikaragarri gustatze zaizkit bertako etxe tipikoak ( etxe txikitxoak, zuriak, bere lehio eta ate gorriak eta atarian zituzten eguzki lore eta lizarraren adartxoak sorginenngandik babesteko ). Bertan bazkaldu dugu "Keinu" izeneko tabernan, jateko ez zegoen aukera haundirik eta Axua (zezina piper gorriekin) plater bana jan dugu.

Gure ruta amaitzeko Zugarramurdi-ra joan gara bertako leizeak eta Sorginen museoa ikustera.
Kobazuloak ikusteko lehenik 3,50€ ordaindu dugu eta ondoren egin beharreko ruta azaldu digu. Ibilbidean zehar informazioa kartelak zeuden, historio pixkat jakin dezagun kobazulo horiei buruz. Leize osoo polittak, oso gomendagarria Zugarramurdira urreratzen zeaten danori.
Eta azkenik Sorginen museora (4,50€ ziren baina deskontua egin digu lehen leizean egon garelako, beraz 4€ ordaindu dugu azkenean). 3 solairu zituen, lehenengo solairuan sorginei buruzko historikokiko ikuspuntua, bigarren solairuan berriz sorginen ikuspuntutiko historiak eta azkenik planta bajako solairuan orokorrean jendeak zer pentsatzen duenaren historioak.
Azkenerako xixko inda geratu gara eta Katalinak termoa ur beroarekin betetzeko taberna batera joan gara, ondoren mate hartzeko. Argentioen ohiturak... jejeje

