miércoles, 28 de septiembre de 2011

Urtarrilak 23 -- Puno - La Paz (Bolivia)

Goizeko 5etan iritsi ginen Punoko autobus terminalera..... eta 8.30ak arte gizona etorri zai egon behar genuen, gizon horrekin joan behar baitgenuen Uros eko irleta. 
Motxilak gañean (jesukixton pixuakin...)aulki inkomodo batzutan nola edo hala egon behar... gosaldu genuen zeoze eta denbora geneukanez aprobetxatu genuen familiyai eta nola ez mutillai deitzeko...
Halako batean iritsi zen gizona.

Uros irleta joateko, lehenik barku txiki bat hartu genuen. Irlan, bertako emakumeek ongi etorria egin ziguten, dantza raro bat eginaz eta kantatuaz...(teatro cerdo baño ondo zeon...)
Esplikatu ziguten nola bizi zian, zelako bizimodua zeramaten, nola mantentzen ziituzten irla artifizial horiek blotatzen.... txarla interesgarria izan zan.... 



(argazkian ikusten dezutenez ahoan dudan bambu tankerako hori jatekoa zen, txuriaren aldea soilik, bestea irla artifiziala flotatzen mantentzeko materiala zen)

Ondoren emakumek gonbidau ziguten beraien arropak jaztera. Nola ez, Amaia eta ni jantzi egin ginen.
A ze parreak... barkuan geunden jende guztietatik geu bakarrik jantzi ginen.


Ondoren beraien Totoran ibili ginen eta beste irla batera eraman ziguten, zoritxarrez euriak arrapatu zigun eta ez genuen disfrutatu behar zen bezela.
Azkenik tourra bukatutakon terminalera eraman gintuzten zeren 14.30tan La Paz ea joateko autobusa geneukan.

Bidean gindoazela Frontera iritsi eta autobusetik atera behar izan genuen, sellatzeko pasaporteak...banan banan pasa behar izan genuen, registro ta guzti. Eta pa kolmo frontera oinez pasa behar izan genuen... 
Ondoren copacabana iritsitakon beste autobus bat hartu genuen baina montatu bezain pronto extretxo bat pasa behar izn genun barkoz.... autobusa ere barkun xar xar baten... kurixoa.

Gaueko 22.30tan iritsi ginen La paz-ea. Hiri honi buruz gauz gutxi genekien baina hotel baten izena bagenuenez.... haruntza joan ginen taxis bat hartuaz.(sagarnaga hotel)
Beste hostalik begiratzeko denborarik ez genuenez, bertan hartu genuen lo egiteko tokia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario