Nire lehenengo aldia zen horrelako hitzaldi batera joaten nintzela...
Lagun batek zihoenez, bere laneko lagun bat bere kontsulteta joaten zen eta gaua asko "asmatzen" zizkion. Honen ondorioz, jakinmina sortu zitzaigun eta liburu bat irakurtzeari eman genion. Liburuaren izena "MUCHAS VIDAS MUCHOS MAESTROS" izenekoa da (egilea: Brian Weiss). Liburuaren laburpen txikitxo bat egingo dizuet,ea gogo pixkat sartzen zaizuen ondoren irakur dezazuten: Psikiatra batek emakume bat tratatzen du hipnosis bidez eta aurretik izandako bizitzen ondorioz dauzkan beldur eta fobiak kentzen dizkio.
Azkenik Orion hitzaldi bat emango zuela jakin eta sarrerak hartzea erabaki genuen. Esan beharra dago niri izugarrizko inpresioa egin zidala bere hitzaldiak, nola sentitzen zuen espirituen hitzak, nola erantzuten zituen jendearen galderak... Ikusgarria.
Ahal izanez gero (zaila baita), lortu itzazue Mikelen hitzaldia entzuteko sarrerak.
Ondorengo informazioa Mikel Lizarralderen web orritik ateratakoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu " http://www.mikellizarralde.es/acerca_de_mi_mikel_lizarralde.html".
"Mikel Lizarralde ezberdina da. Begirada sakona du eta begi bistakotik harago ikusteko gaitasuna. Irribarre abegitsuak lasaitzen du, eta bere ahotsak etxekotzen zaitu. Ezagutu eta berehala sentitzen den lotura batek batu zaitzake.
Betidanik ikusi du besteok ikusten ez dugun hori. Tarot-a eskuetan etorkizuna igartzen saiatuko da. Kartez gain bestelako bideak ere baditu geroa ikusteko.
Ahotsa, energia, eta gure mugimenduak adituko ditu, badaki nor zaren eta badakizki egin nahi dizkiozun galderak. Jakin nahi duzun hori; eta ezagutzen du nola esan behar dizun esatekoa. Horretarako ikasi du; Kanadan eta Sri Lankan.
Marilyn Rossner medium ospetsuarekin ikasi zuen; berarekin lan gogorra egin zuen, eta 2.005ean Kanadako Mediumik onena izendatu zuten. 14 urte zituen karten bidez etorkizuna iragartzen hasi zenean, handik urte batzuetara lortu zuen Igarle titulu ofiziala.
Atzerrian ikasitakoak esperientziaren zakura sartu eta konpartitzen ditu. Kanli Txoko Majikoa sortu zuen Donostian. Eremu indartsua da, horretaz, sartu eta berehala jabetuko zara. Hantxe seguruena Mikel Lizarralde aurkituko duzu, kandela eta sandalo usainetan.
Mikelek zentzu guztiak erabat garatuak ditu. Ezer esan gabe sentitzen ditu minak, beldurrak, pozak eta sentimen oro. Bere jakituria da duen altxorrik preziatuena eta konpartitu egiten du. Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu han eta hemen. Izan ere, jasotakoa eman egin nahi du, eta ahal duen ondoen egiten du. Gozotasuna da beragandik ikusiko duzun lehendabizikoa, berarekin egingo duzun bidaian lagunduko zaituena. Eta bidaia ahantzezina egingo zaizu."
Betidanik ikusi du besteok ikusten ez dugun hori. Tarot-a eskuetan etorkizuna igartzen saiatuko da. Kartez gain bestelako bideak ere baditu geroa ikusteko.
Ahotsa, energia, eta gure mugimenduak adituko ditu, badaki nor zaren eta badakizki egin nahi dizkiozun galderak. Jakin nahi duzun hori; eta ezagutzen du nola esan behar dizun esatekoa. Horretarako ikasi du; Kanadan eta Sri Lankan.
Marilyn Rossner medium ospetsuarekin ikasi zuen; berarekin lan gogorra egin zuen, eta 2.005ean Kanadako Mediumik onena izendatu zuten. 14 urte zituen karten bidez etorkizuna iragartzen hasi zenean, handik urte batzuetara lortu zuen Igarle titulu ofiziala.
Atzerrian ikasitakoak esperientziaren zakura sartu eta konpartitzen ditu. Kanli Txoko Majikoa sortu zuen Donostian. Eremu indartsua da, horretaz, sartu eta berehala jabetuko zara. Hantxe seguruena Mikel Lizarralde aurkituko duzu, kandela eta sandalo usainetan.

Ez nekien astronomia eta horoskoporako afizio horiek zenituela. Beste aldetik bloga itxura ikaragarrilla hartu dizu, kriston polita gelditzen ari zaizu. Muxu
ResponderEliminar