miércoles, 13 de julio de 2011

Gamereko termetan eta Maulen (2011.05.21)

Aurreko astean pentsatzen jardun nintzen ea asteburua aprobetxatzeko idei baten bila. Eta aurreko batean interneten xalxeatzen ibili nintzen eta Iparraldeko herri txiki batean terma batzuk zeuden.... eta hura bixitatzea bururatu zitzaidan.
Baino lehenik nere kaxero ilustratuakin komentatu behar, ea zer zihoen.... baiezko bat espero nuen eta..... hala jaso nuen. Kotxea zen arazo haundiena (zeren berea izorrauta dabil eta...) baina gurasoei eskatu nien eta etzien pegarik jarri.





Goizean dantza genuen, (Iparraldeko dantzen ikastaro batean baitgaude apuntauta), dantzatik irten bezain laixter abiatu gara Iparralderuntz.  2h eta 15 eko bidaia genuen aurretik... (Kuadrilako batek zioenez gutxio izan beharko lukeen) baina badaezpada, Gps gezurti honi kasu egin behar (beti beranduoa ailegatze gea tokietara Gps-ari kasu eginez..... baino bueno ailegatze gea seguru).

Frontera ailegatzen hari ginela... Adiossss kriston trafikua... baño etzen normala... urreatzen hari ginen einean frontera.... jata kontrola!!! Eta normala dan bezela... geratu gintuzten, kotxia registrau ta karnetak eskatu zizkigun.
Nahiko berandu genbiltzan eta honekin oraindikan eta beranduo... aix....
Kontroletik salbu atera ondoren... gure ibilbidearekin jarraitu genuen. Eta halako batean, autopistatik ateratzeko zihoen Gps-ak, eta guk kaso egin behar... eta mendi bide batera bidali gintuen Gps-ak....
Gps txoro honekin alperri dala konturatu ginen baino bueno halako batean iritsi ginen Maulera.
Eguerdiko 14:00 ak ziren eta pentsatze genuen bezela berandu zen taberna batean bazkaltzeko, Frantzesak goizo bazkaltze dutenez...
Bazkaldu beharrean Maule pixkat bixitatu genuan.
Ondoren supermerkatu batera joatea erabaki eta Carrefur batera joan ginen, bertan ogia, gazta, txoixo eta ojaldrezko pintxo bana erosi eta bertan jan genuen. Bazkalostean gure destinoruntz abiatu gara, 20 minutuko bidaia genuen aurretik, Gamere-ra.
Herri txikitxora ailegatu ginen eta Termen bila ibili ginen...  baina ez genuen aurkitu eta bertako pertsonei (iparralden konturatu gara kalean goizalde eta eguerdi parten iñor ez dela kaletik ibiltzen... zorionez herrixka hontan batzuk bazebiltzan) galdetzea erabaki genuen. Euskeraz galdetu nuen... eta beraiek ere euskeraz erantzun zidaten, eta oso ondo argitu ziguten Gamereko termak non zeuden.
Kotxea aparkatu eta oinez abiatu ginen.
Uouuuu iritsi ginen eta inor ez, pentsatze genuen jendea ibiliko zela eta ordaindu egin beharko genuela.... baino ezzzzzzzzzzzz gu bakarrik eta etzen pagatu behar...ze ondoooo!
Tokia oso txikitxoa zen baino kurioxoa... gorputz osoa ez genuen sartu  termara zeren etzegoen olain beroa. udaran eztet nai pentsau ze tenperaturetan egongo den (artikulu baten irakurri nuenez 38-40ºC-taraino iristen omen da).
Egonaldi politta pasa ondoren Gamere herrixka bixitatu eta bueltako bidaiari ekin genion. Baina oraingoan mendi bidekoa ez genuen autatu, Gps-ak berriz haruntz bidaltzen baitgintuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario