Duela parebat aste Kukuarriko eguna izan zen eta inork lagundu ez zidanez ez nitzen mendira joan. Beraz kakaaaa ematen hasi nintzen Iosebari. Gaur arte, azkenean lortu baitut Ioseba animatzea.
Goizean ondo lo eginda abiatu gara Zarauztik. Oriora ailegatzeko nire betiko ruta jarraitu dugu, lehenik astirantz joan gara Sasikua baserriaren artetik pasatuz eta alto de oriora ailegatzeko bidezidor batetik joan gara Txakolindegia zeharkatuz. Alto de oriotik Oriora joateko karretera gurutzatu behar izan dugu, beste bidezidor bat genekukan mahasti berrietatik.
Orion geundela, hondartzaruntz abiatu gara bertatik baitago Kukuarrira joateko bideetako bat. Kukuarri mendia Orion dago eta bertara iristeko badaezpada interneten aurkitu dugun web gune honetan begiratu dugu (http://www.itelazpi.com/eu/gure-konpromisoak/ingurumenarekiko/mendira/ibilbideak/gipuzkoatik-ibilbideak/kukuarri), oso ondo azalduta dago.
Igoera nahiko gogorra du eta esango nuke desnibel nahiko haundikoa dela. Baina okerrena igoera amaitu ondoren ikaragarrizko oxigeno falta nuela eta konturatu naizenerako arnas estuka nenbilen... Aurreko batean sintoma berdinak izan nituen eta pentsatze nuen normala izango zela... baina gaurkoarekin konturatu naiz asma dela. Hauxe bakarrik falta nuen! Medikuarengana joan beharko dut.... ezpaitakit ditxosko asma hau tratatu behar den hala ez.
Panorama txar hau pasa ondoren, tontorrean egonaldi txikia pasa eta mendi elkarte bati azaldu behar izan diegu hondartzarako ibilbidea. (ez bait zekiten nondik joan behar zen Orioko hondartzara).
Hondartzara ailegatu eta bertako kanpinean bazkaldu dugu. Eta bertan ere pasa behar zitzaigun zeoze.... Bazkaldu ondoren, normala dEn bezela kontua eskatzen duzu eta guk ordaindu.... menua 12 eurokoa zen eta Iosebak zuen diru guztia. (neuk etxean utzi bait nuen, iosebaen kontura ibiltzeko... jeje). Bion menua kontuan artuta 24 euro ziren. Iosebaren karteran 23,50€ zeuden.... eta geuk esanten genuen:
- aiiiiiiii amaaaa orain joan zaite herriraino eta bueltatu zaite 50 zentimoengatik.....
Kamarerai kontatu diogu gertatze zaiguna eta bertan bera usteko esan digu.... etziola inportik..... aze lotsa eta aldi berean lasaitua...
Azkenik gure ibilaldia amaitzeko Oriotik Zarautzera joateko, txurruka aldetik gara. Bertako mahasti eta parajeei begira iritsi gara Talaimendiko Kanpinera. Nire etxea kanpinetik 15 minutura daukagu eta desiatzen geunden etxera ailegatu eta sofan botatzeko...
Bainaaaaaa hondarribian erdi aroko feria zegoenez, bertara ere joan nahi genuen... berazz.... ez sofik ez ezer.... hondarribira joan ginen.




