Astebukaera ikaragarria egin digu eta berdan bezala aprobetxau deu irteeratxo bat egiñez.
Irteera tokia aspalditik joan nahi nuen toki bat zen. Ezagun baten blogean irakurri nuen berak egin zuen ibilbidea esplikatuz eta argazkiak ipiniz. (baba dayola jarri nitzan tokia ikusitakoan...)
Santoña herrian dago kokaturik. Faro ikusgarri horrek "el faro del caballo" izena du eta tokira iristeko, Santoñako malekoitik hasita aldameneko mendi barnera igoaz (Buciero mendia) eta bideari jarraituz lortuko duzu bertara iristea.
Beti bezela gure buruaustek izan diteu bertara iristeko... paperak esku artean genituen baño grazik batenbat hortik zebilela eta berak lagundu zigun tokira iristeko bidea. Ibilbide hasieran 700 eskilara jaitsi behar genituela zioen kartel batek, pentsatu genun kontatzen hastia baña... beraka gindoazela jada nekatzen hari ginen eskilarek zeukaten inklinazio ikaragarriarengatik, beraz 700 eskilara zeudela sinistu behar. Sinesteziña zen eskilarak jaisten eta nekauta? eta igotzean.... puf hau izerdia bota genuna!!!! Bera jaitsitakoan egonaldi politta egin dugu eguzki izpiak eta itsasoko brisa aprobetxatuz, eta baita ere patata poltsa janez.
Parajeaz disfrutatu ondoren igotzea erabaki genun, jaitsiera baino eramangarriago egin zitzaigun igoera, arritzeakoa da baina hala da. Goikaldean dagoen miradorean bazkaldu genun, goizean prestaturiko txoixo eta jamondeyork bokatak.
Ikusgarria eskilarek duten inklinazioa!!
Egonaldi luzea egin ondoren, beste ibilbidean zegoen bigarren farora joan ginen, "faro del pescador" izenekoa. Hau zen egiazko faroa, itsasoan dabiltzan itsasontziek ikus dezaten.
Ibilbidea norbaitek jakin nahi badu, ni baño hobeto azalduta du lagun honek beraz bere blogaren helbidea hauxe duzue: http://mikiribar.blogspot.com.es/search/label/Buciero
No hay comentarios:
Publicar un comentario