martes, 17 de septiembre de 2013

Eguzki loreak

EGUZKI LORE BILA!!!
Hauek oraindela hilabete aurkitutakoak dira. Ezin izan nituen artu zeren oraindik iriki gabe zeuden eta horrela artu ezgero ez da kolore horiko lorea irekitzen.



Eguzki loreak badu bere istorio polita:

Euskal Herriko mitologian eguzki-loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.
Sineskera hau orokorrean Mendebaldeko Europako herrialde askotan jasotzen da: adibidez, Pirinio mendietako bi alboetan, Aragoin bai eta Alpeetako eskualdean ere, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin Cardo de bruixas edo Cardo machico deitu ohi zaio, Alpeetako zenbait lekutan Alpeetako eguzkia ere deitzen zaio.

1 comentario: