jueves, 15 de septiembre de 2011

Irteera 2011.07... La foz de Lumbier, Sangüesa, castillo de Javier eta Monasterio de Leire




            Irteeratxo hau in genuenetik denbora pixkat pasa da, baina erderazko atsotitzak dion bezela, inoiz baino hobe berandu itia.
            Irteratxua ona izantzan. Hasiran jesukrixton ataskua euki genun kamio sisterna batek bazterra jo zulako, baino zorionez pasa genun ta hortik aurrea bidia garbi gabiya zeon guretzako. Dana dala matetxo bat preparatzeko gogua ezitzaigun jun ta ala ingenun. Mate mikatz mikatza, ta gure Nereak mikatz zapore hori kentzeko belar batzuk bota zizkion baña… oaindik pixkat desastria geatu zan. Hango batek hori hartzen bazun kotxeko leyotik salto ingozun, ori seguru.
            Azkenian ailatu ginan La foz de Lumbier-ea ta earki atea ginan. Bizikleta batzuk faltan bota genitun Inesek eta Nik baño beno… azkenian a pati guay ingenun bueltatxua.
            Egiya esateko leku mundiala da. Oso paraje politak daude ta gañea ezta patuber (iujuuuu) bertan ikusgarriyena erriyua (ur garbi garbiyakin) ta putriak. Egiya esan ezta hain urrutira junber putriak ikusteko, zuen herriko udaletxian batenbat ikusiko zue ta, politikon bat bado behintzat, baño emenguan eguak dazkate, ta kristonak dia, baño kristonak. Guk gañea suertia eduki genun ze gu geunden lekutik 5 metroa bat zeon. Geo hegan atea zan ta bazpane makurtu ber izan genun, bestela putriak eguakin kollejan bat emango zigun ta…
            Goiza orokorrian ondo juntzan. Paraje politak atea genitun ta argazki politak ebai. Errekan aldamenian bateze.

            Bueltakuan, ordia, oaindik parre geyo ingenun. Bertan zeon tunel batian gure Nereak nei susto txiki bat eman nahi zian ta emantzian bai, baina lurrea bizkarka erori zanian. Tuneletik ateatzian han ikusi genun bere arropa iluna nola argitu zan, dana hauts gris batez zikinduta zeon eta.
            Ni deskojonatzen neon jaja, oso ona izantzalako, baina lagun on bat bezela Nereai hautsa kentzen lagundu nion ta bitartian oinez hasi ginan. Ba hantxe, oinez ai ginan bitartian ni Nereai parrez beira ta han zulua lurrea (errekaldea juteko), enun ikusi ta iya jun nitzan piraguan ibiltzea (porkulo hartzea ureta).
            Ibilaldi lasaia in ta geo, tripazorriyak aitzen asi giñan, asike bertako herritxo batea jungiñan pokadillonbat hartzea. Beti bezela kriston punteria eduki genun, ta herriko batea jungiyan. Earki bazkaldu ondoren, nire aspaldiko lagun batzuk bixitatzea jutia pentzatu genun. Zangozako lagun batzuk, oso txikiya nintzenetik ezagutzen nitunak. Mikelangelo (bai, ninja dortokak bezela) ta Betty.
            Zangoza erakutzi ziguen ta bertako mariguanan aldeko partido politiko bat erakutsi ziguen ta onena izantzan nahiko boto lortu zituztela, ta hori beaien proiektua mariguana plantaziyuak itekua zala… hamaika ikusteko jayo gea.
            Zangozako paseotxo horretan bertako eliza ikusi genun. Oso polita iruitu zitzaidan.

            Egiya esan asko maite dituten lagunak dia. 10 urteko ixiltasuna eondare berdin jasoko zaituzten lagun oyetakuak baitia, ikusi orduko kriston besarkada ematen dituen hoyetakua. Eztakin Inesei ta Nereai nola eskertu lagun hauena hurreatzia, bi partiak asko poztu giñalako aspaldiyan ikustiaz. Beraz, bihotz-bihotzez eskertzen dizuet biyoi. ESKERRIK ASKO.

            Arratzalde agradablia pasa ta geo Jabierreko gaztelua ikustea jun ginan. Oso polita horire. Okerrena itxita zeola, ze egiya esan gustura sartuko nitzan aspaldiko gaztelu horretan bueltatxo bat emateko. 
            Geo Leireko monasteriora jun ginan. Hemengo bistak ere mundialak zian. Laku haundi bat ikusten zalako. Pena izantzan berandu intzala, baina bueltatu berdeu fijo hauek irekita daudenian, oso politak ematentzuelako.
            Buelta ataskoik gabe ingenun eta oso gustora bueltatu giñan. Berriro etortzeko goguakin. Asike errepikatuko deu. Egiya esan orokorrian oso irtenaldi polita izantzan, argazki pila bat atea genitun ta oso politak atea zian guztiyak. Aer hurrena geyo juten gean ta hobeto pasatzen deun.

                                                                                                  MIKEL ARTOLA LASA

No hay comentarios:

Publicar un comentario