jueves, 29 de septiembre de 2011

Onddo bila!! 2011.09.29

Gaur, irailak 29 egunak oso eguzkitxu hasi du, uda giroan geundela zirudien.
Aurreko egunak bezelaxe, mendira jotea erabaki dugu ama eta nik.
Gure "jobbi"-etako bat perritxikuta joatea da eta gaur eguraldi ezin hobea egiten zuen horretarako. Baina esan beharra dago, ez garela edozein perrietxiku bila joaten.... gu onddo-en bila joaten gara. Eta aurkitze baditeu gibelurdinak horiek ere pakasa!!

Eta holaxe.... argazkietan ikus dezakezue, ze ederrak diren onddoak!! Eta ze toki misteriotxutan atera leizken... Ez pentsatu erraz bilatzen direnik... agian belar artean egoten dira kamuflauta...

Baina ezta hori onena izan...hoberana etxea iritsi eta afaltzeko egin dugun manjarra izan da:
- Ondoak plantxan baratxuriarekin, tomate txerriak eta tipula (karamelizatua eta binagre modenarekin)



Urtarrilak 24 -- La Paz

Dia de compras!! Kalean gora kalean behera ibili ginen konpra batzik egiten.
Egun kuriosoa izan zen, herrialde diferentetako jendearen artean ibili baitginen.


"Sorginen" feria bat topatu genuen bidean, eta jendeak erositako bitxiak erritual bat egiten zien urte hontan suertea, dirua eta osasuna izan dezan.
Nik ere bitxi bat erosi nuen eta emakume bati eskatu nion erriatual bat egiteko. Errituala, lehenik nire bitxiai alkohola bota zion, hitz xelebre batzuk esate zitun eta geo ardua eo kolore gorriko likido bat bota zion, ondoren lore koloretxuen petaloak bota zizkion, hori guztia egiten hari zela errezuan edo.... hari zen...
Ferian barrena gindoazela elizan aldamenetik pasa ginen eta bertan apaiz edo fraile batzuk ur bedeinkatua danon artera botatzen hari zen... jendiak errituala egiteko esan beharrean bertara joaten zen eta beraien bitxia buru gainen jartze zuten bedeinka dezaten beraien bitxiak.

 Bitxiak gora bitxiak bera... bitxi horiek  figurita batzuk zian aldamenean diruz joasiak, zorte honeko arritxoekin... figurak izate zian, igelak, dirua takuak, etxe haundik, kotxea, gizontxoak, karro bat etxeako konprakin... tamaina guztitakoak zeuden. Horien esanahia, pertsonako objetu bat eroste zuten, depende ze erosi, alegia, etxe haundi eta polit bat erosi ezkeo eta erritual egin ezkero urte hontan etxetxo lortzeko zortea hemango lizuke...(egia edo gezurra... norberaren sinismena dao hemen!!)
Ondoren kalez-kale ibili ginen, regateo regateo regateo eginaz..... azkeneako nazka-nazka eginarte...
Azkenik gure La paz-eko bixita amaituta Potosi-rako autobusa hartu genuen, gaueko 20.30tan.



miércoles, 28 de septiembre de 2011

Urtarrilak 23 -- Puno - La Paz (Bolivia)

Goizeko 5etan iritsi ginen Punoko autobus terminalera..... eta 8.30ak arte gizona etorri zai egon behar genuen, gizon horrekin joan behar baitgenuen Uros eko irleta. 
Motxilak gañean (jesukixton pixuakin...)aulki inkomodo batzutan nola edo hala egon behar... gosaldu genuen zeoze eta denbora geneukanez aprobetxatu genuen familiyai eta nola ez mutillai deitzeko...
Halako batean iritsi zen gizona.

Uros irleta joateko, lehenik barku txiki bat hartu genuen. Irlan, bertako emakumeek ongi etorria egin ziguten, dantza raro bat eginaz eta kantatuaz...(teatro cerdo baño ondo zeon...)
Esplikatu ziguten nola bizi zian, zelako bizimodua zeramaten, nola mantentzen ziituzten irla artifizial horiek blotatzen.... txarla interesgarria izan zan.... 



(argazkian ikusten dezutenez ahoan dudan bambu tankerako hori jatekoa zen, txuriaren aldea soilik, bestea irla artifiziala flotatzen mantentzeko materiala zen)

Ondoren emakumek gonbidau ziguten beraien arropak jaztera. Nola ez, Amaia eta ni jantzi egin ginen.
A ze parreak... barkuan geunden jende guztietatik geu bakarrik jantzi ginen.


Ondoren beraien Totoran ibili ginen eta beste irla batera eraman ziguten, zoritxarrez euriak arrapatu zigun eta ez genuen disfrutatu behar zen bezela.
Azkenik tourra bukatutakon terminalera eraman gintuzten zeren 14.30tan La Paz ea joateko autobusa geneukan.

Bidean gindoazela Frontera iritsi eta autobusetik atera behar izan genuen, sellatzeko pasaporteak...banan banan pasa behar izan genuen, registro ta guzti. Eta pa kolmo frontera oinez pasa behar izan genuen... 
Ondoren copacabana iritsitakon beste autobus bat hartu genuen baina montatu bezain pronto extretxo bat pasa behar izn genun barkoz.... autobusa ere barkun xar xar baten... kurixoa.

Gaueko 22.30tan iritsi ginen La paz-ea. Hiri honi buruz gauz gutxi genekien baina hotel baten izena bagenuenez.... haruntza joan ginen taxis bat hartuaz.(sagarnaga hotel)
Beste hostalik begiratzeko denborarik ez genuenez, bertan hartu genuen lo egiteko tokia.

viernes, 23 de septiembre de 2011

Urtarrilak 22-- Quillabamba-Cuzco-Puno

Goizeko 7ak, gosaldu eta martxa itteko ordua zen. Autobus geltokira joan eta autobus puñeterua etzan abiatu 9ak arte....(autobusekuak zai zeuden autobus osoa betetzeko.... zerriyak...) pentsatze hutsak ze ibilbide geneukan ta gaña beandu.... ostiatuko nitun!!!
Abiatu ginan halako batian..... baño....  paradak ein eta ein hasi ginan.... ta pa kolmo fruta saltzailek, bokaillo saltzailek, txoklo egosia gaztakin saltzen zuten umeak eta nola ez txitxmora edaria saltzen zutenak (plastikozko poltxa batean saltze zituzten ondoren pajita batekin ahutsi poltsa eta bertatik edateko puf.....) sartze zian autobus barrua orruka... TXITXAMORAAAAA, TXOKLOOOOOO ..... janarien usai nahasketekin autobusak kixton kiratsa zekan.....

Parada batian, gidariak, geldiune haundi bat egin zuen bazkaltzeko.... haundixamarra gauz oneako... Amaiak ziarrotxo bat erreatzea jaitsi zan ta ni normala dan bezela beakin jaitsi nitzan... baña... bapaten moxkito pilla etorri zitzaizkigun gañea... hemengoen tankerakok zianez (fruta usteltzen danen etortzen diren moxkito txiki hoien tankerakok zian) ez genien kaso haundik egin... Ondoren konturatu ginan kartel jartzezula, bidia itxita zeola lur jauziak zeudelako... bueno pentsatu genun kartel hori aspalditik zeola ta... halaxe izan zan... eskerrak.

 
Azkenen, ordubete eta gero, gidariak abixua pasa zun danak autobusera sartzeko.  Orduntxe hasi zian komerik....  hanka guzia pikaduraz betea nuen.... kixton azkuria.... mekazuen... sufritu inber...

Halako batian Cuzcoa allatu ginen. Bertan lehenengo gauza, hostalea jun eta arropak hartzea izan zen. Ondoren Punora joateko autobusa lortu genuen agentzi batean, baina autobusarekin batera lago Titikakan dauden Uros-eko irleta joateko ruta hartu genuen.
Dena lotuta genuela, autobusean sartu baino lehen afaltzera joan ginen, Aldea GENEPAY restaurantera. Toki oso elegantia zen, dekorazioa aurrentzako prestaturik zegoen, afaltzeko orduan pailazoz jantzitako gizon batek atenditu zigun.  Konturatu ginen bertan zeuden bezeroak txapel kurioxok jantzita zituztela, restaurantekoek utzitakok zian, eta nola ez gure gutxio ez ginan izango.... beraz txapel kurioxo bana jantzi genuen.  Afaltzeko,  perritxikoen rissotoa eta pizza jan genuen.... Aspaldian ezbaitgenuen ondo jan.... kapritxo pixkat behar genuen. Gainera, afaria ordaindutakoan, konturatu ginen diru hori bertako umezurtzentzako zela, oraindik eta poz gehiago hartu genuen haientzako zijoalako.

Afaldu ondoren, agentziko neska etorri zitzaigun bila autobus geltokira eramateko. Oso jatorrak!

jueves, 22 de septiembre de 2011

Urtarrilak 21 -- Quillabamba

Lore Zorionak! nire koadrillako baten urtebetetzeak ziren.

Berez Rurrenabakera joan behar genuen baina eguraldi txarrak zebiltzan eta Jenyk, hostaleko langileak, gomendatu zigun Quillabambara joateko.

Halaxe egin genuen...

A ze gauaaaaa Quillabambarako autobusean...... inoiz eztet pasa hain gau txarrik.... pentsa akatuko ginela nion nere buruari... (errezatu ta dana in nun) euria, kazkabarra, autobusa lokatzetatik barrena aaaaaaatooooooda ostiaaaaa.... zuhaitzez betetako errepide batetik, tximistak, trumoiak... autobusak gainera paradak ittezitun jende gehiago hartzeko, nahiko petauta bazijuan eta gañea jende geyo???puf.... nik lorik enun in. Aparte autobusen sartu eta ordubetea rebenton!! ta gu... ai dios ementse utziko ziguk autobusak oan..... Autobusak zeraman abiaduran motxilak erori itte zian, jendia burumakur zihoan (pentsatzt errezatzen zijoaztila ni bezelaxe...)puf....

Bueno goizeko bostak  eta ZORIONEZ iritsi ginen.... baina gaba zen oraindik... eta herria ezgenuenez ezagutzen, ez genekan ez mapik ez ezer... ba autobus geltokian itxarotea pentsatu genuen. Bertan emakume bat zegoen dirudun itsura zuena eta berari galdetzea pentsatu genuen herriari buruz eta ea ezagutzen zuen hostalen bat. Berak oso jator dena azaldu zigun. Baitare kontatu zigun zerta etorri zen bera. Famili bat zeukan aldamenean dirurik gabe geratu zena, estafau intziotelako. Eta emakume hau laguntzea etorri zen. Kontatu zigun txabol txiki baten bizi ziala, jateako juxtua zutela, bere emaztea berriz aurdun zegoela, eta 3 semealaba zituela jada, etzekala dirurik ez estudiotako ez ezer. Gajuak....  ta gu hor bidaiatzen dirua soberan izango bagenu bezela, horrelako historiok erakusten dizute nola den bizitza.
Bidali zigun hostalera joan ginen, 3 pertsonentzako Mototaxi baten. Hostalaren arreran peruanito batek kasu egin zigun... nahiko exkax, nik uste lo zeola gajua eta automatikoki erantzuten zizkigun galderei... logela  erakutsi zigun, ur beroa bazegoela esan zigun eta prezio ona. Bertan geratzea erabaki genuen. Baina logelan sartu bezain pronto LABEZOMORRO BAT jajajajaja

Eta okerrena gure logelaren aldamean bañugela zeogoela. Labezomorroa ikusi ondoren, logelan sartu eta etzanda geundela, han entzute deu tipo bat intentzio guziakin kakañen..... ai amaaaaa jajajaja kakak nola ihes egiten uzkitik  ta dana nabaritzen genuen..... eskerrak usaia etzen ailegatzen bestela handik bagindoazen! jajajajaj
Ahal genuen moduan deskantsatu genuen eta egunak zearo argitu zuenean beste autobus baten bila hasi ginen Pongo de Mainiqueara joateko. Baina geltokiko guziek zioten garai hontan oso arriskutsua zela. Pongo de Mainique irla bat zen ibai baten erdian zegoena.ur korronteak haundiegiak zirenez garai hontan ba jendea edozein moduz etzuela eramango zihoten. Eskema guziak ahutsita, Quillabamban geratu behar eta urrrengo eguneko buelta pentsatu behar...puf...
Baino bueno, Quillabamba pixkat kuxkuxeatu genun eta enteatu ginan 7 tinajas-eko ur jauzi bat zegoela, Quillabambatik ordubetera eta bertara joatea erabaki genuen. Combi izeneko autobusa hartu eta haruntza abiatu ginen. Kombia bete bete beteta, pentza amaia nire magalean joan zen.

 Iritsi ginenean bueltako kombiaz galdetu genuen eta bueltan combi asko pasatzen omen ziala esan ziguten, beraz gu lasai lasai ur jauzira joan ginen. Etxe bizitza baten aurrean utzi zigun, etxebizitzatik barrena sartu behar zen ur jauzia ikusteko. Bertako jabeak negozio ederra zeukan eginik, patu inbergenun bertara sartzeko... hemen edozer gauzagatik ordaindu inber da...hauek bai lixtuak... baina ulertzekoa da, herritik ordubetera egonda etxebizitza eta inguruan ezer ez edukitzean...
Ibilbide txiki bat egin genuen palmeraz eta plataneroz jositako baso batetik. Iritsi ginenean jendea bañatzen hari zen eta gu ez ginen motz geratu segituan erantzi genituen arropak eta barrura. Baina konturatu ginen neskek etzutela bikinirik, arroparekin bañatze ziala, ta gu hor lasai lasai dena erakutsiz.... denak begira genituen....
Arratsalde politta pasa ondoren bueltako kombiaren zai geunden, etxebizitzaren aldamenenan. Kombiak pasa eta pasa eta etzitzaizkigun geratzen. Denak tope zijuaztin eta. Desesperauta geunden zeren jada iluntzen hari zen eta pa kolmo euria zetorren... Oinez abiatu ezkero gutxinez 2 orduko biria zegoen.... eta abitzen hasi ginen. Halako batean gizon bat geratu zen...eramango zigula esanaz... gu pozez zoratzen. Eskerrik asko mila aldiz esanaz... Etxando pipas sartu ginan kotxera baino gero... petsatzen jarri ginen eta .... deskonfiantza puntu bat sartu zitzaigun.... (bi neska gizon bakar batekin kotxean...) baina beste aukerarik ezgenuenez...
Gizon oso jatorra, zortekoak ginen, bere anekdota pila bat kontatu zizkigun.
                                                             





Anekdotako bat hauxe izan zen:
Basoan egiten zuen lan eta elikopteroz sartu behar izaten zuten lan egin zezaten. Egun batian basoruntz zijoaztila, elikopteroz, aterrizatzen hari ziala.... tribu baten territorioan jaitsi ziren eta beraien etxetxoak puskatu zituzten. Tribukoak nahiko haserre zeuden eta eskerrak tribuen hizkera zekien gizon bat zutela. Akuerdo batea iritsi zian eta etxetxoak beraiek (puskatu zutenek) egin zizkioten. Esperientzi ikaragarri izan zela zihoen gizonak, beraiekin tratuan egoteak, ze sinple zian eta ze bizitza zuten ikusteak beste mentalidade batekin atera omen zan bertatik. adib. txabolak nola montauta zituen esplikau zigun....  lurrak zuen humedadetik basteko palmerek zituzten oja berezi batzuk zituzten azpian jarrita eta konturatu ziren impermeable tankerakoak zirela, geo zerrekin tapatzen zuten etxetxoa? zuhaitz baten osto ikaragarriekin haiek ere kurioxo kurioxo montatuta zutela zihoen.
konturatzerako gure hostaleraino eraman zigun, gu bai zorteko neskak... dirua eskeini genion eta berak ezigun onartu, haserretu egin zen gurekin. Berarentzako plazer bat izan zela guri ezagutzia eta ur jauzitik honaiñoko bidean konpainia egiteakin ordainduta zegoela zihoen.... hau bai etxeako gizona!! (xartxua zalako gutzako bestela hostalea gukin! jajaja)
hostelen geundela afaldu genuen gure betiko enbutidotxoa eta ogia jan genuen y pa la kama.... urrengo egunean goizeko 7.30tan autobus geltokira joan behar genuen Cuzcora bueltatzeko...... berriz LA KARRETERA DEL DIABLO-ra!!!
Ohean lo hartu nahiean geundela, halako batean gogoratu ginen Cuzco-ko hostalean tenderetean arropak utzi genituela.... adios..... nere galtxamotxa maitia, kulerok eta galtzerdik..... eskerrak Cuzcoruntz bueltatu behar genuela....

lunes, 19 de septiembre de 2011

Urtarrilak 20 -- Cuzco

Dia de relax!!
Goizeko 9tan jaiki gea lasai lasai pentsatuz 10 etan genekala gosaria, baina ez!!!!! 9tan zan. korrika jantzi dutxau ta gosaltzea jun gea. Gosaltzen hari ginela Argentinuakin topatu gea Cuzco rekorritzea zijuala!! ta bueno baixpane agurtu ingea ta facebooka eskatu dizkigu kontaktuan jarraitzeko. Agurtzeko bi muxu eman gea alkar baina hauek bakarra emateue eta betibezela motz geatu gea. jajaj
Gosaldu ondoren, prepatzea jun gea eta tendereten arropa batzuk utzi diteu... motxilak bertan ustea bazegoen beraz, kalera jaitsi beharrean motxila guzia bertan utzi ditugu. 11etan logelatik atera behar genuen baño gu beti bezela berandu.... aze pazientziya izan zun ahngo neskatsak!! jajaja

Ondoren Cuzco rekorritzea joan ginen, merkatura joan ginen( aze kiratxa bertan pentsa oraindik usaia gogoan dut.... ez higienerik, ez ezer... haragi guzia elbiz josita eta itezun beruakin..... hor al aire libre dio..... halare jendeak lasai eroste zun... ), ondoren Quillabanba-ra joateko busa ere hartu genun, egun bertan joateko...(autobus geltokia herritik oso aparte zegoen eta bertara joateko... komeri earrak ibili genitun...


Cuzco herrian bueltaka genbiltzala Argentinoarekin gurutzatu ginen. Berarekin hizketan jardun ginen eta azkeneko aldiz agurtu gea eta berriz akats bera egin dugu, bi muxuak.... ohiturak ze itte duen eh!!
 Ondoren Cuzco-ko plaza de armasen exeri gea, lasai denbora soberan geneukan eta gizon bat urreratu zaigu, hilean lokarriekin egindako trentzatxo bat egingo zidala esanaz, ta ni tonta modun baetz esan nion. ta hortxe eon ginen ordubetez hizketan, bolatxoak aukeratuz, urreratzen zitzaizkigun umeekin jolasean...Tipo oso jatorra tokatu zitzaigun, herria ere erakutsiko zigula esan zigun... pena zen baina joan beharra geneukan hostalera motxilen bila, ze arratzaldeko 20.30tan autobusa geneukan Quillabambara joateko. 

Urtarrilak 19 -- Machu Pichu eta Cuzco

 Gaur eguna kañero hasi dugu. Goizeko 4tan jaiki gea 5 etako Machu Pichu-rako autobusa hartzeko.... uffff
Jaiki bezain pronto lehiora joan gara, ea ze eguraldi zegoen ikustera eta..... adiosss zapar itsi itsiya.. Ondo jantzi gara, zira, txapelak... eta martxa egin dugu. Paradara iristen hari ginela jesuuuuukriston kola zegoen ....bainan bueno  hilaran jarri gara eta autobusaren zai geratu gara. Autobusak joan etorri ugari egiten zituzten, bitartean gure super gosaria egin dugu, chips ahoy pakete bana eta D
durazno-ren jugoa.
Euria ez zen geratzen, pena ikaragarriarekin geunden zeren euri eta laino hauekin paisaia ondo ez genuen ikusiko.... beraz katxondeoz hartu dugu eguna.
Gure autobusa hartu eta Machurako bidaia uste baino luzeagoa zen... ta pixkat arriskutsua .... bide haietan 2 autobus pasatzeko juuuuuuuxtu juxtuuuuak ziren errepideak..... eskerrak igotzeko mendi aldamenetik geundela.... baina jaixterakoan komerik!!
Iritsi ginenean euria despejatu zen!!a ze poza baina poz haundia izan genuen mendatera igo eta argazkitan ikusiriko Mapchu Pichu gure begien aurrean zegoela ikusteak! aze  PARAJEK,  IKARAGARRIA , IKUSGARRIA....mundiala izan zen.
Iritsi bezain pronto jende pilo bat gainera etorri zitzaigun, ea rutan esplikazion bat jaso nahi genuen, dirutruk noski.. ta guk ezetz esanaz....
Rutan aurreraka gindoazela.... toki berean zeuden hainbat giek teoria ezberdinak kontatzen zituzten... zeini sinestu beharko?? hobe etxera joandakoan Machu Pichuri buruzko liburunbat irakurri ta kitto! Gauza interesagarri bat entzun genuen gia bati, machu pichu parajea argazki batean ikusten duzunean , argazkia bertikalki jartzen baduzu, bertan dauden mendiek aurpegi baten itxura dutela konturatuko zara, bertako Inka batena zela zioten.
Goiz paxa eder bat pasa ondoren, Aguas Calientes-era bueltatu gara bertan trena hartu eta Cuzcora joateko. Bueltako trena aurreko egunean hartu genuen baina, pentsatze genuena baino lehen iritsi ginenez, trenaren pasajeak aldatzea bururatu zitzaigun.... eta juxtu juxtu aldatu genituen, azkenakoak baitzeuden salgai...
Tren barrun bertako azafatek antzerki xelebre bat egin ziguten... gizon bat bertako deabruaz jantzirik dantzatuz, soinu arraroak ateraz... eta treneko langileek berriz desfilea egin zuten bertako jantzi ezberdinak jantziaz... barre pilo bat egin genuen!!
Ollaitantanbora iritsi, motxilak hartu eta autobus geltokira joan nahi genuen baino aurretik 2 pertsona etorri zitzaizkigun esanaz,  Cuzcora eramango zigutela furgoneta batean, beste 5 pertsonekin batera. Nahiko merke zela iruditu zitzaigun eta berarekin joatea erabaki genuen. Bertan 3 ingles, gidaria, venezolanoa eta argentino batekin gindoazen... Azkenengo bi hauekin parre pilo bat egin genuen. Jakin zutenean nongoak ginen segituan identifikatu ziguten "¿sois terroristas?"eta horren kontura katxondeoa izan zuten gurekin... Kontuan izanda dugun kastellazo hizkera eta "Rr" asko ahoskatzearekin... beraiek ere horrela hitz egiten zuten gure kontura barre eginez!!
Argentinoa gu bezelaxe Cuzcon geratu behar zuen zeren bera jada hostal batean instalauta zegoen.... Komentatu zigun ederki zegoela bere hostala eta bertara joatea erabaki genuen. Kosta zitzaigun hostala aurkitzea, Cuzcoko kale guztiak errekorritu genituen... Argentinoa ez baitzen gogoratzen nondik joan behar zen... jendeari galdezka, dendetan sartu eta kallejerorik alzuten galdetzezka... puf eta gu jesukriston pixuarekin bizkar gainean. Azkenean nork aurkitu behar eta Amaiak!!! Eskerrak gure Amaiatxori!! Jonathan (Argentinua) orientazion zero! jajaja
 Iritsi ginenean hostalera, etzen hostalik merkeena baino tokia politta lasai eta neska jator batek atenditu zigun.
Té de koka eskaini zigun Jenyk... atenditu zigun neskak. Guk nola ez eskainitakoa beti hartu itte deu. hostalak txoko bat zeukan bertan hizketan jarduteko. Jeny arrerakoarekin hizketan geunden parrandara joan edo ez erabakitzen, berak lagunduko zigula zihoen. Hori hitz egin bitartean argentinuak bere logelatik belarriak erne zituen, eta guregana etorri zen hitz egitera...Bera ere animatuko zela esanaz. Bapatean Mejikanoa etorri zen, bera ere hostal bertan zegoen instalaturik! eta gure elkarrizketara sartu zen... machu pichuri buruz hari ginen... eta berari gertaturiko pasadizo batzuk kontatu zizkigun... Historietako bat hau izan zen:
-Bera aurrenengo aldiz machura iyo zanen zeoze sentitu zula zihoen,  bertan zeoze beria eongo balitz bezela sentitzen zela. bihozkada bat sentitu zuen paraje hartan...
eta ordutik etzen lasai ibili, machu pichuri buruz gauza asko irakurtzen hasi zen, bertan ze gertatu zen jakinez... informazio ugari jasoz....
Berriz joatea erabaki zuen. Baina lehenik ritual bat egin zuen bertako jende batzuekin. Ritual horren ondorioa zen, lo sakon batean sartu eta zure reenkarnazio batean ze izan zinen jakitea. Eta hor argitu zuen machu Pichun izan zuen bihozkada. Garai batean Españolek konkistatu zuten Machu Pichu eta gerra ugari izan ziren paraje haietan. Gerra haietan bera bertan izan zela ere zihoen...

Histori pilla kontatzen hari zen baina afaldu ere egin behar genuen, beraz Mejikanuak bertako jatetxe tradizional batetara eraman zigun. Bertan barazki sopa  eta albondigak jan genuen osoooooo merke eta jan ona. Gainera bertako jendearen tratua egokia izan zen.
Afari  kurioxua izan zen, ez baitnuen inoiz egun berean ezagututako jendearekin afaldu. Pilo bat gustatu zitzaidan esperientzia, norberaren historioak kontatuz, hizkera desberdinak...
Afaldu ostean danok tragotxo bat hartu geneun IRISpub batean, ohiko edaria edanaz PISCOOO.
Baina goizo etxeratu ginen, urrengo goizean eginbehar asko genituen eta.
Badaezpada agurtu ginen Argentino, Mejikano eta Jeny taz. Eta oherantz joan ginen.